viernes, 30 de octubre de 2009

Laburbilduz

Informazioa eta Komunikazioaren Teknologi berriekin jarraituz Informazioaren gizartea aztertzen hasi gara: IKT eskolan integratzeko testuinguru soziala.
2 ikuspegi: Konbentzionala: Zientzia--Teknologia--Gizartea
Inguru-sozioteknikoa: Berrikuntza
Gizartean ekonomiaren ardatza zerbitzu eta informazioaren inguruko aktibitateetan dago. IKTak masiboki edonoiz, edonon eta edonongandik sortutako ekoizpen eta truke sistema da Informazioaren Gizartea.
IKTak munduaren aurrerakuntza eta globalizazioa dakar; lanerako modu eta sektore berriak bizitzako arlo guztietara hedaturik.
Ikasten eta aurreratzen ez bada eten digitala emango da.

Impacto de la TIC en la educación

"Sociedad de la Información"

Teknologia eta aldaketa soziala

Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen
osagai estrategiko bihurtu da informazioa. Hori dela
eta, testuinguru horretan herrialde industrializatuen
eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien
garatzeak aparteko garrantzia hartzen du eta
informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak)
garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko
bilakatu dira. IKTen garapenak, hain zuzen
ere, informazio hori lortzeko garrantzia, distantzian
nahiz denboran, murriztea ahalbidetzen du, enpresa
eta etxebizitzei informaziorako sarbidea erraztuz,
haiek edonon egonda ere, azkartasun handiagoa
izanik. Horrez gain, teknologia digital berriek informazioaren
sarbidea, tratamendua, bilketa eta transmisioa
errazagoak eta merkeagoak izan daitezen
ahalbidetzen dute.

Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri
horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura
berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu
ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa
balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako.
IKTen enpresen eta gizakumeen jardueren ia eremu
guzti-guztiei eragiten diete eta, era horretara, informazio
gizartean lan egitea eta bizi izatea oinarrizko
lehentasun bilakatu da enpresentzat nahiz gizabanakoentzat.
Kontsumitzaileek eskaintzen zaizkien
aukerei ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko
duten gaitasunaren araberakoa izango da
informazio gizarte berriaren arrakasta.

jueves, 29 de octubre de 2009

Zapalduen olerkia

Erdara zerbitzua

Nor da Tim O'Reilly?


Tim O'Really Irlandan jaio zen 1954an. Software askearen bultzatzaile nagusietariko bat da, Web 2.0 kontzeptuaren autore bat da eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. Gainera O´Really Mediaren (argitaletxearen) sortzailea eta lehendakaria da. 1975. urtean Harvard unibertsitatean literatura klasikoan lizentziatu zen baina laister informatikako liburuaz eta informatikaz interesatzen hasi eta gaur egun liburu ugari idatzi ditu eta guztiak bere argitaletxeak argitaratu ditu.
O´Reallyk bere bizitzan zehar informatikarekin zerikusia duten hainbat ekarpen garrantzitsu burutu ditu:
1992: The Whole Internet User's Guide & Catalog, interneteri buruz argitaratu zen lehenengo liburua.
1993: Global Network Navigator, interneteko lehenengo portala eraiki zuen. Gero AOL izenez deitu da.
2000: Safari Books Online, liburuen salerosketarako interneteko lehenengo txokoa.
2004: Web 2.0. presentatu zuen hitzaurrekoan parte hartu zuen.

lunes, 12 de octubre de 2009

Web 2.0.ri buruzko bideoaren iruzkina

Lehenik eta behin, bideoaren mezua ulertu eta barneratzeko hiru aldiz ikusi behar izan dudala aitortu beharra daukat. Horren arrazoia, familiarizatuta ez naukaten hitz eta kontzeptu batzuk agertzean datza. Bideoak, duen musika eta abiadura dela eta atentzioa deitzen duela uste dut.

Web 2.0., mundua elkar-konektatzeko eta pertsonak elkar-komunikatzeko bitartekari bezala definitzen du. Gu denok gara web-a, guk antolatzen eta editatzen dugu nahi dugun informazioa. "Klick" batekin iraganarekin edota etorkizunarekin konekta dezakegu, loturak sortu, datuak eta informazioa kopiatu, konpartitu, munduari zabaldu. Beraz, gu gara informazio guztia kudeatzearen arduradunak.

Lehen gu pasiboak ginen, irakurleak, web orrialdeen bisitariak. Edukiaren unitatea orria zen eta editorea webmasterra. Edukia eta formatua bereiztezinak ziren, beraz egoera finkoa zen.

Orain aldiz egoera guztiz dinamikoa da, edukia eta formatua banandu daitezke, beraz, edukia hara eta hona mugitu daiteke, erabili egin dezakegu. Nahi duguna publikatu dezakegu weborrian, argazkiak edo bideoak igo. Laburbilduz, planeta guztitik zehar informazioa banatzen eta konpartitzen ari gara. Hori da Web 2.0.

Nire iritzi pertsonala zera da, alde batetik aurrerapen izugarria suposatzen duela guztion bizitzetan baina baduela bere alde txarra ere. Kontuz izan behar dugu web-ean gure datuak edota informazio pertsonala jartzearekin. Askotan facebook, tuenti edo blog-ak bezalako orriek duten politika eta arauak ondo irakurri eta ulertu gabe bazkide egiten gara, "kontratuak" sinatzen ditugu. Kontzienteak izan behar gara edonork ikusi eta gure datuak ezagutu eta erabili ditzakeela edonongo datu-baseetan sartzeko asmoz.
2009-10-12

lunes, 5 de octubre de 2009

Bideoak

Sarrera


Ongi etorri bisitariok!

Blog honen bitartez guztion bizitzetan eta munduan zehar gertatzen diren egunerokoak eta gertakari interesgarriak ezagutuko ditugu. Iraganeko, gaur eguneko eta etorkizuneko berriak aurkitu daitezkeen toki interesgarri honetara ongi etorria ematen dizuet.

Guztion aportazioekin blog xarmant bat sortzeko gonbidapena bidaltzen dizuet.

Ondo izan eta pozik bizi