domingo, 29 de noviembre de 2009

Bideoen konparaketa

Lehenengo bideoa teknologia berriaren guztiz aldekoa agertzen da, urteekin hezkuntzan jasan den aldaketa garrantzitsua eta positiboa aipatzen du. Lehen ikasleek jasotzen zuten informazioa hitzen bidez barneratzen zen. Orain baliabide berriekin, teknologia berriekin alegia, informazioa frogatu eta ikusi dezakete edozein gai edota ikasgairi buruzkoa.

Bigarren bideoan aldiz, alfabetizazio digitalaren kritika eta hausnarketaren beharra eskatzen da. Mondragon unibertsitatean Lara Tiscar-eri egindako elkarrizketa bat da. Berak bertan egindako hitzaldia laburtzen du non teknologien atzealdean nor eta zer dagoen gogorarazten duen. Esaterako, ikasteko nahi eta behar dena bilatzea, analizatzea, interpretatzea garrantzitsua da informazioa hori nork sortu duen jakiteko. Klik egin orduko zer baimentzen, adosten edo sinatzen gauden jakin egin behar da ezer musutruk ez delako, ez dago ezer "doakoa", zerbaiten truke eskaintzen da dena. Moralitatea, baimenak, legeria...

Krikikoak izan behar garela dio. Ondo dago kultura digitala eabiltzea baina ezagutu eta ulertu behar da zeinek balore batzuk ditu. Hezkuntzan alfabetizazio digitala erabiltzerakoan, parte hartzea, duen balorea ematea eta konpartitzea oso garrantzitsua da baina eskutartean darabilgun  mundu berria ulertuz eta ezagutuz.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Zertarako?

Haur Hezkuntzan blog-en erabilera onuragarria litzateke hainbat arrazoiengatik. Haurrek txikitatik ezagutuko lukete internet mundua, gerora oso erabilgarria eta ezinbesteko tresna izango dena. Blog-ak taldekakoak, banakakok, gela guztiarentzat orokorra edota irakaslearena propioa izan daitezke.

Baliabide honen bitartez, komentarioak, debateak, eztaibaidak...egin ditzakete, bakoitzak bere sentimenduak, iritziak ere publikatu dezake. Blog-ak praktika kulturala dira. Irakurtzen eta idazten ikasteko medio egokiak izan daitezte, alfabetizazio digitala. Gainera informazioa kudeatu, kontrolatu eta konpartitu dezakete, hau da, informzaio publikoa da.

Feed-ak sartu eta beste edozein web orrialderekin lotura zuzena sortu. Jarduera desberdinak ere fitxen bitartez blog-etik egin ditzakete, adibidez matematikako zenbakiak landu, figura geometrikoak, logika....musika eta plastika ere bertan aurkitzea posible litzateke. Ordenagailua maneiatzen ikasten dute, mekanografiatik hasi eta nahi beste materia landu arte.

Gainera egunero klasean egiten eta ikasten dutena blog-ean jarri daiteke, beraz ikasle bakoitzaren eboluzioa kontrolatu daiteke. Irakasleaz gain gurasoek ere kontrolatu eta ikusi ditzakete beraien seme-alaben hobekuntzak eta eguneroko lanak. Klaseko lanak, argazkiak , bideoak, irteeretako esperientziak, ospakizunak....gorde eta etorkizunean gogoratuko lituzkete.

Laburbilduz, ondo eginako eta pentsatutako blog batekin materia eta eskolako irakasgai asko ikastea posible litzateke. Baina ez da guztia ordenagailuaren bitartez irakatsi behar, pertsonen arteko harreman zuzenak, objetuak maneiatzea eta espazioarekiko edo inguruarekiko bizipenak izatea ezinbestekoak dira umearentzat.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Alakrana


«Borrokan jarraituko dugu, gure arrantzaleak etxera itzuli arte» Bermeoko portua bete dute milaka lagunek, 'Alakrana'-koen senideei babesa adierazteko eta arrantzaleak aska ditzaten eskatzeko Espainian espetxeratutako bi kideak Somalian epaitzeko eskatu dute piratek Maite Asensio. Bermeo Txiki geratu zen atzo Bermeoko Portu Zaharra (Bizkaia). Alakrana atunontziko arrantzaleen familien deiari erantzun zioten milaka lagunek. Euri jasa itzelaren eta haize bolada zakarren oldarrei tinko eutsiz, marinelak «berehala» askatzeko eskatu zuten berriro -urriaren 2tik daude bahituta, Indiako Ozeanoan-. «Borrokan jarraituko dugu, gure arrantzaleak etxera itzuli arte», berretsi zuten bahituen senideek. Duela bi aste bezala, sirena hotsekin hasi zen elkarretaratzea, ordu laurdeneko elkarretaratze isila, eguerdian. Nestor Basterretxearen Olatua eskulturaren ondoan, aldarri bera irakur zitekeen: Gure arrantzaleak askatu. Pankartaren atzean, Euskal Herrian jaiotako eskifaiako zazpi kideen senideak eta gertukoak, oso hunkituta, batzuk malkoei ezin eutsirik. Euskal jatorriko arrantzaleen herrietako alkateak ondoan izan zituzten berriro ere, Bermeo, Mundaka, Santurtzi, Sestao eta Ondarroakoa. Halaber, alderdi politiko guztiek parte hartu zuten kontzentrazioan; besteak beste, EAJko IƱigo Urkullu, Josu Erkoreka eta Andoni Ortuzar, EBko Mikel Arana, Aralarreko Jon Abril eta EAko Peio Urizar egon ziren. Eta, duela bi asteko bilkuran ez bezala, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bidali zuen atzoko kontzentraziora: Pilar Unzalu Arrantza sailburua eta Idoia Mendia Justizia sailburua. Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quiroga ere han izan zen. Elkarretaratzea amaitzean, bertaratutako herritarrekiko esker ona adierazi zuten marinelen senideek. Haiena ez da izan elkartasun keinu bakarra: Facebook sare sozialean arrantzaleak aska ditzaten eskatzeko ostiralean sortu zen taldeak 13.000 atxikimendutik gora zeuzkan atzo goizean. Halaber, Seychelleetan geldituta dauden euskal itsasontziek ere protesta egin zuten atzo eguerdian. Arratsaldean, berriz, Alakrana-ko bederatzi kide galiziarren familiei babesa agertu zieten ehunka pertsonak Vigon (Galizia) egindako bilkuran. Piratek lehorreratutako hiru arrantzaleak herenegun Alakrana-ra itzuli zirela eta, «animatuago» eta «indar handiagoarekin» agertu ziren atzo senideak. «Baina alderdi politiko eta erakunde guztien batasuna behar dugu», gaineratu zuen izenik eman nahi izan ez zuen emakume batek: «Ez dezatela liskarretan jarraitu, ez diezaiotela auziari etekinik atera. Etxera ekar ditzatela berehala». Andre horrek berak aldarrikatu zuen arrantzaleek legeak ezarritakoaren barruan lan egiten dutela: «Aski da segurtasun gunetik kanpo ibiltzen direla esatearekin». br />

Ikasblogak eta edublogak

Ikasblogetan sartzen bagara, mota ezberdinetako blogak topatuko ditugu:
1.Blog instituzionalak. Hauek hezkuntza zentru baten berri ematen diguten arren, ez dute inongo balore pedagogikorik.
2.Blog profesionalak. Irakasleen blogak dira eta experientziak, ezagutzak, iritziak, informazioak... ematen dituzte. Irakaslearen neurrira egokitutako blogak dira.
3.Ikasleen blogak. Gehienetan, irakasleok agindutako lanak agertzen dira. Horrekin, ikasleek ezagutzaren bilaketa, eraldaketa eta sorkuntza bilatzen ohi da. Nolanahi ere, asko dira euren blog pertsonala sortzen dutenak eskolan hasitako lanari jarraipena emanez.
4.Gelako blogak. Hauek taldekoak izaten ohi dira. Irakasleek eta ikasleek parte hartzen dute era guztietako jarduerak burutuz: albisteak zabaldu, eztabaidak sortu, lanak argitaratu...

Gelako blog hauek dira gehien erabiltzen ari direnak eta horregatik, arreta handiagoa jarriko dugu euren ezaugarriak deskribatzen. Hauek dira euren ezaugarri nagusienak:

•Internetet erabiltzen da hezkuntza eta kulturarekin zerikusia duten helburuekin, beste ezagutza eta informazio iturrien osagarri gisa. Horrek eskatzen du amaraunearen alderdi postibo eta negatiboen ezagutza eta ikasleak Internetaren erabilera eraginkor eta zuhurra egin dezaten prestatu.
•Blogen erabilera edukiak argitaratzeko tresna gisa sustatu, norberaren edota taldearen proiekzio azkarra ematen duen tresna bat erabiliz.
•Lan kolaboratiboa sustatu, izan ere, banakako nahiz taldeko blogetan norberaren ekarpenak batzen baitira.
•Ezagutzaren ebaluazio modu berria, ikasgela edota ikastetxetik haratago doan testuinguru batetan kokaturik. Izan ere, ezagutzak oso lotuta daude mugarik gabe eskura daitekeen informazioarekin.
•Hizkuntzaren erabilera zuzenaren garrantziaz ohartaraztea. Ideiak, ezagutzak, esperientziak... adierazteko ahalmena garatu eta sormena sustatu.
•Eztabaida intelektuala, ezagutza trukaketa gisa eta kritika eraikitzailearen ohitura indartzeko, sustatu.
•Dagoeneko bizitzen ari garen eta ikasleen garapen pertsonala gertatuko den informazioa, komunikazioa eta ezagutzaren gizartea ongi ezagutu.

Bloga irakaskuntzan

jueves, 5 de noviembre de 2009

"The media revolution"

1. Zein da bideoaren gaia?
Ikus-entzunezko komunikabideen iraultza. Bizitza birtuala
2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
Oso aldaketa sakona ematen ari dela teknologia berrietan. INternet sortu zenetik izugarrizko abiaduran ari da guztion bizimodua aldatzen. Orainarteko komunikabideak desagertzeko zorian daude eta urte batzuetan irratia, egunkariak eta telebista bezalakoak mundu birtualean sartuta egongo dira. Etorkizunean bizitza lur planetatik at, sateliteen bitartez kontrolatu eta biziko dugu. Mundu mailan bizpahiru enpresa boteretsuk aginduko dute (bideoaren arabera: Google, Amazon, BBC,CNN eta CCTV). Berriz ere globalizazioa sustatuko da.
3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Bideoa ikusi eta sentitu dudana beldurra izan da. Alde batetik inpotentzia, pertsona, gizabanako bezala ezer ezin egitea. Internet, Web 2.0, teknologia orokorrean, abiadura beldurgarrian aurreratz doa eta beraien atzean daudenek ni bezalako hainbat bizilagun txontxongilo gisa mugitzen gaituzte. Prometeusen izenpean errealitate berria sortzen ari da, bizitza bikoitza. Nire iritziz oso arriskutsua izan daiteke edonork sortzaile eta kontsumitzaile izateko aukera izatea. Errealitatea manipulatu daiteke, bideoan ikusten den moduan etxetik lur planetako edozein puntutara joan zaitezke eta bigarren bizitza bizi. Errealitate berria esperimentatzea eta guztion esperientzia izatea beldurgarria iruditzen zait.
4. Eskolak zerbait egin dezake?
Lehendabizi eskolako arduradun guztiak elkartu eta gai honi buruz hitz egin, iritziak elkartrukatu eta ondorioak atera. Eskoletako ikasleak, umeak, etorkizuna dira, mundua sortu eta aldatzeko boterea dute, beraz, heziketa halakoa edo honakoa izateak garratzi handia du. Internet-en mundua modu egokian erabil dezaten hezi ditzake eskolak, baina aitortu beharra daukat eskolatik kanpoko munduak, gizarteak eta goi-mailako agintariek influentzia eta botere aldaezina dutela, beraz, ez dut argi ikusten eskolak zer mailataraino eragina izan dezaken.
5. Eta guk, zer egin dezakegu?
Niri ustez gutxi. Orainarte ere teknologia berriak etengabe berriztuz eta aldatuz joan dira, guk ezer gutxi egin degularik. Bakoitza libre da mundu birtual horretan zenbateraino sartu nahi duen erabakitzeko eta horrenbestez bizitza bikoitza eraman gabe ere "normalago" bizi ahal izango da. Mundu irreal batean bizi garela uste dut, hirugarren munduko miloika pertsona hil zorian daudenean beraientzat guztiz ezezaguna den besteon bizitza mota birtualki eramatean.