jueves, 5 de noviembre de 2009

"The media revolution"

1. Zein da bideoaren gaia?
Ikus-entzunezko komunikabideen iraultza. Bizitza birtuala
2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?
Oso aldaketa sakona ematen ari dela teknologia berrietan. INternet sortu zenetik izugarrizko abiaduran ari da guztion bizimodua aldatzen. Orainarteko komunikabideak desagertzeko zorian daude eta urte batzuetan irratia, egunkariak eta telebista bezalakoak mundu birtualean sartuta egongo dira. Etorkizunean bizitza lur planetatik at, sateliteen bitartez kontrolatu eta biziko dugu. Mundu mailan bizpahiru enpresa boteretsuk aginduko dute (bideoaren arabera: Google, Amazon, BBC,CNN eta CCTV). Berriz ere globalizazioa sustatuko da.
3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?
Bideoa ikusi eta sentitu dudana beldurra izan da. Alde batetik inpotentzia, pertsona, gizabanako bezala ezer ezin egitea. Internet, Web 2.0, teknologia orokorrean, abiadura beldurgarrian aurreratz doa eta beraien atzean daudenek ni bezalako hainbat bizilagun txontxongilo gisa mugitzen gaituzte. Prometeusen izenpean errealitate berria sortzen ari da, bizitza bikoitza. Nire iritziz oso arriskutsua izan daiteke edonork sortzaile eta kontsumitzaile izateko aukera izatea. Errealitatea manipulatu daiteke, bideoan ikusten den moduan etxetik lur planetako edozein puntutara joan zaitezke eta bigarren bizitza bizi. Errealitate berria esperimentatzea eta guztion esperientzia izatea beldurgarria iruditzen zait.
4. Eskolak zerbait egin dezake?
Lehendabizi eskolako arduradun guztiak elkartu eta gai honi buruz hitz egin, iritziak elkartrukatu eta ondorioak atera. Eskoletako ikasleak, umeak, etorkizuna dira, mundua sortu eta aldatzeko boterea dute, beraz, heziketa halakoa edo honakoa izateak garratzi handia du. Internet-en mundua modu egokian erabil dezaten hezi ditzake eskolak, baina aitortu beharra daukat eskolatik kanpoko munduak, gizarteak eta goi-mailako agintariek influentzia eta botere aldaezina dutela, beraz, ez dut argi ikusten eskolak zer mailataraino eragina izan dezaken.
5. Eta guk, zer egin dezakegu?
Niri ustez gutxi. Orainarte ere teknologia berriak etengabe berriztuz eta aldatuz joan dira, guk ezer gutxi egin degularik. Bakoitza libre da mundu birtual horretan zenbateraino sartu nahi duen erabakitzeko eta horrenbestez bizitza bikoitza eraman gabe ere "normalago" bizi ahal izango da. Mundu irreal batean bizi garela uste dut, hirugarren munduko miloika pertsona hil zorian daudenean beraientzat guztiz ezezaguna den besteon bizitza mota birtualki eramatean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario