lunes, 9 de noviembre de 2009

Ikasblogak eta edublogak

Ikasblogetan sartzen bagara, mota ezberdinetako blogak topatuko ditugu:
1.Blog instituzionalak. Hauek hezkuntza zentru baten berri ematen diguten arren, ez dute inongo balore pedagogikorik.
2.Blog profesionalak. Irakasleen blogak dira eta experientziak, ezagutzak, iritziak, informazioak... ematen dituzte. Irakaslearen neurrira egokitutako blogak dira.
3.Ikasleen blogak. Gehienetan, irakasleok agindutako lanak agertzen dira. Horrekin, ikasleek ezagutzaren bilaketa, eraldaketa eta sorkuntza bilatzen ohi da. Nolanahi ere, asko dira euren blog pertsonala sortzen dutenak eskolan hasitako lanari jarraipena emanez.
4.Gelako blogak. Hauek taldekoak izaten ohi dira. Irakasleek eta ikasleek parte hartzen dute era guztietako jarduerak burutuz: albisteak zabaldu, eztabaidak sortu, lanak argitaratu...

Gelako blog hauek dira gehien erabiltzen ari direnak eta horregatik, arreta handiagoa jarriko dugu euren ezaugarriak deskribatzen. Hauek dira euren ezaugarri nagusienak:

•Internetet erabiltzen da hezkuntza eta kulturarekin zerikusia duten helburuekin, beste ezagutza eta informazio iturrien osagarri gisa. Horrek eskatzen du amaraunearen alderdi postibo eta negatiboen ezagutza eta ikasleak Internetaren erabilera eraginkor eta zuhurra egin dezaten prestatu.
•Blogen erabilera edukiak argitaratzeko tresna gisa sustatu, norberaren edota taldearen proiekzio azkarra ematen duen tresna bat erabiliz.
•Lan kolaboratiboa sustatu, izan ere, banakako nahiz taldeko blogetan norberaren ekarpenak batzen baitira.
•Ezagutzaren ebaluazio modu berria, ikasgela edota ikastetxetik haratago doan testuinguru batetan kokaturik. Izan ere, ezagutzak oso lotuta daude mugarik gabe eskura daitekeen informazioarekin.
•Hizkuntzaren erabilera zuzenaren garrantziaz ohartaraztea. Ideiak, ezagutzak, esperientziak... adierazteko ahalmena garatu eta sormena sustatu.
•Eztabaida intelektuala, ezagutza trukaketa gisa eta kritika eraikitzailearen ohitura indartzeko, sustatu.
•Dagoeneko bizitzen ari garen eta ikasleen garapen pertsonala gertatuko den informazioa, komunikazioa eta ezagutzaren gizartea ongi ezagutu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario