Lehenik eta behin, bideoaren mezua ulertu eta barneratzeko hiru aldiz ikusi behar izan dudala aitortu beharra daukat. Horren arrazoia, familiarizatuta ez naukaten hitz eta kontzeptu batzuk agertzean datza. Bideoak, duen musika eta abiadura dela eta atentzioa deitzen duela uste dut.
Web 2.0., mundua elkar-konektatzeko eta pertsonak elkar-komunikatzeko bitartekari bezala definitzen du. Gu denok gara web-a, guk antolatzen eta editatzen dugu nahi dugun informazioa. "Klick" batekin iraganarekin edota etorkizunarekin konekta dezakegu, loturak sortu, datuak eta informazioa kopiatu, konpartitu, munduari zabaldu. Beraz, gu gara informazio guztia kudeatzearen arduradunak.
Lehen gu pasiboak ginen, irakurleak, web orrialdeen bisitariak. Edukiaren unitatea orria zen eta editorea webmasterra. Edukia eta formatua bereiztezinak ziren, beraz egoera finkoa zen.
Orain aldiz egoera guztiz dinamikoa da, edukia eta formatua banandu daitezke, beraz, edukia hara eta hona mugitu daiteke, erabili egin dezakegu. Nahi duguna publikatu dezakegu weborrian, argazkiak edo bideoak igo. Laburbilduz, planeta guztitik zehar informazioa banatzen eta konpartitzen ari gara. Hori da Web 2.0.
Nire iritzi pertsonala zera da, alde batetik aurrerapen izugarria suposatzen duela guztion bizitzetan baina baduela bere alde txarra ere. Kontuz izan behar dugu web-ean gure datuak edota informazio pertsonala jartzearekin. Askotan facebook, tuenti edo blog-ak bezalako orriek duten politika eta arauak ondo irakurri eta ulertu gabe bazkide egiten gara, "kontratuak" sinatzen ditugu. Kontzienteak izan behar gara edonork ikusi eta gure datuak ezagutu eta erabili ditzakeela edonongo datu-baseetan sartzeko asmoz.
2009-10-12
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario